Kortatu ska-punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen. Hasiera batean Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britainiarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskeraz eta gazteleraz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago.
Taldekideak:
Fermin Muguruza (Gitarra eta ahotsa), Iñigo Muguruza (Baxua), Treku Armendariz (bateria) eta Kaki Arkarazo (gitarra).
Diskografia:
Kortatu(1985), El Estado De Las Cosas (1986) eta Kolpez Kolpe (1988).