Berri Txarrak

Berri Txarrak Lekunberrin 1994an sortutako rock estiloko musika hirukotea da. Taldeak 2019rako etenaldi mugagabea iragarri zuen. Hamabi disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratuak ditu, ale bakoitzean jarrera eta garapen etengabea erakutsiaz. 25 urtez, bere entzuleria zabala ezustean harrapatzen eta etengabe bide berriak irekitzen aritu da, erosotasun artistikotik ihesi. Euskal Herritik kanpo oihartzunik handiena izan duen rock metal estiloko taldea da, zuzenekoetan eta beraien laneta punk eta hardcorea, maitasunetik amorrurainoko sentimenduak jorratu izan dituztelarik.

Taldekideak:

  • Gorka Urbizu – ahotsa eta gitarra.
  • Galder Izagirre – bateria (2010etik).
  • David Gonzalez – baxua (2008tik).
  • Aitor Goikoetxea – bateria (1994-2010).
  • Mikel Lopez «Rubio» – baxua (1994-2008).
  • Aitor Oreja – gitarra (1994-2004).

Diskografia:

  • Maketa (1994) (ez komertzializatua).
  • Berri Txarrak (1997, Gor Diskak)
  • Ikasten (1999, Gor Diskak)
  • Eskuak/Ukabilak (2001, Gor Diskak)
  • Libre © (2003, Gor Diskak)
  • Jaio.Musika.Hil (2005, Gor Diskak)
  • Payola (2009, Roadrunner Records)
  • Haria (2011, Kaiowas Records)
  • Denbora da Poligrafo Bakarra (2014, Only in Dreams)
  • Infrasoinuak (2017, Only in Dreams)