Su ta Gar

Su Ta Gar euskal musika talde bat da, heavy metal estilokoa. Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Asier Osoro eta Borxa Arrillaga musikariek sortu zuten 1987 aldera, Eibarren (Gipuzkoa); lau fundatzaile haietatik, Gorosabelek eta Bastidak jarraitzen dute. Dagoeneko, estudioko hamahiru disko kaleratu dituzte, eta zuzeneko kontzertuekin osaturiko bortz bideo. Su Ta Gar euskarazko heavy metal musikaren aitzindaritzat jotzen da.

Diskografia:

  1. Jaiotze basatia (Zarata, 1991).
  2. Hortzak estuturik (Esan Ozenki, 1992).
  3. Munstro hilak (Esan Ozenki, 1993).
  4. Sentimenak jarraituz (Esan Ozenki, 1995).
  5. Agur jauna gizon txuriari (Esan Ozenki, 1997).
  6. Homo_Sapiens? (GOR Diskak, 1999).
  7. Su ta Gar 1987-89 (Gaztelupeko Hotsak, 1999).
  8. Itsasoz beteriko mugetan (GOR Diskak, 2003).
  9. Jainko hilen uhartean (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006).
  10. Ametsak pilatzen (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2011).
  11. Bizirik gaude (Jo eta Ke Ekoizpenak, 2013)
  12. Maitasunari pasioa (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2016)
  13. Alarma (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2022)